Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako manifestazioa egin dute ehunka lagunek Iruñean
Gara, , 19-03-2016Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako nazioarteko egunaren harira, ehunka lagunek manifestazioa egin dute Iruñean, euripean, ‘Inor ez da ilegala’ lelopean. Errefuxiatuen aldeko eta Europaren jarreraren aurkako aldarriak izan dira nagusi.
Nafarroako SOS Arrazakeriak, Amnesty Internationalek eta Denontzat plataformak deituta, ehunka lagunek manifestazioa egin dute Iruñean, euri jasa baten azpian.
Mobilizazioa Gaztelu plazatik abiatu da, eguerdian, eta Alde Zaharreko zenbait kale gurutzatu eta gero, Udaletxe plazan bukatu da.
Ibilbidean zehar Europako Batasunaren aurkako oihu ugari egin dituzte, errefuxiatuen krisian Estatuak izaten ari diren jarrera salatzeko.
Errefuxiatuei bidea oztopatzeko mugak itxi izana gogor kritikatu dute eta, horrez gain, Europan xenofobia eta arrazakeria goraka doazela ohartarazi dute.
(Puede haber caducado)