errefuxiatuen krisia
Asilo eskubidearen alde, manifestazio jendetsua egin dute Iruñean
Berria, , 19-03-2016Inor ez da ilegala lelopean egindako manifestazioan salatu dute “erabat lotsagarria” dela EBk Turkiarekin errefuxiatuak kanporatzeko egindako akordioa. SOS Arrazakeriak, Amnesty Internationalek eta Denontzat – ek antolatuta, manifestazio jendetsua egin dute Iruñean, asilo eskubidearen alde. Izan ere, EBk eta Turkiak sinatu berri duten akordioak asilo eskubidea hankaz gora botatzen duela uste dute. Beatriz Villahizan SOS Arrazakeriako bozeramaileak azpimarratu duenez, “ez dago giza eskubideekin bat egiten duen arrazoirik mugak zeharkatu nahi dituztenei haiek ixteko”.
Amnesty Internationaleko kide Emilio Baztarrikak, berriz, “nazioarteko legeak nahi erara ez betetzea” aurpegiratu die EBko estatuei. Iheslarien jatorriko herrietako gatazkak amaitzeko lan egiteko eskatu die EBko agintariei, eta, bitartean, ihesa abiatzen dutenei bideko balditzak hobetzeko, eta asilo eskubidea errespetatzeko.
(Puede haber caducado)