Errefuxiatuei irtenbide duin bat emateko elkarretaratzea deitu du Elkar-ekin taldeak
Diario Vasco, , 18-03-2016Martxoaren 21ean ospatuko da aurten ere Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna. Egun honen harira eta azkenaldian Europa osoan zabaltzen ari den xenofobiaren aurrean kontzentrazioa deitu du gaur, ostirala, Elkar – ekin taldeak. Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre Plazan izango da, 19:00etan.
«Errefuxiatuen auzia xenofobiarekin erabat loturik dagoela uler – tzen dugu, Europa osoko herrialdeetan indarrean dagoelako errefuxiatu hauek gure herrialdeetara etor – tzearen aurkako jarrera. Eta jarrera hau da, beste zenbaiten artean, errefuxiatuei hemengo ateak ixten dizkiena, baina asko gara bestelako politikak eskatzen ditugunak, errefuxiatuei ateak ireki eta bizimodu duin bat eman behar zaiela aldarrikatzen dugunak. Txalotzekoak dira Grezian, Alemanian eta beste hainbat lekutan errefuxiatuei laguntzeko antolatu diren elkartasun sareak, baita Europa osoan errefuxiatuen alde ikusi ditugun mobilizazioak ere», esan dute Elkar – ekin taldeko kideek.
(Puede haber caducado)