Errefuxiatuen aldeko ekintzak Azpeitian
Gaur ‘Denok deitzen gara Ali’ pelikula ikusi ahalko da eta bihar elkarretaratzea izango da Sanjuandegin
Diario de noticias de Gipuzkoa, , 17-03-2016azpeitia – Azpeitiko Elkar – Ekin taldeak Ekialde Hurbileko gatazketatik ihes egin nahian dauden errefuxiatuei babesa emateko hainbat ekintza antolatu ditu datozen egunetarako. Ekitaldiak herritar guztien partaidetzari irekita daude.
Elkar – Ekin taldeko lagunek Ongi etorri errefuxiatuak. Xenofobiarik ez lelopean antolatutako egitarauari hasiera emateko Denok deitzen gara Ali pelikula ikusteko parada izango da gaur (21.00etan) Soreasu aretoan.
Bihar, berriz, elkarretaratzea izango da (19.00etan) Sanjuandegi auzoko Jose Antonio Agirre plazan.
Programari amaiera emateko, HH5, LH1 eta LH2 mailetako ikasleei zuzendutako ipuin kontaketa saioa izango da datorren astelehenean (18.00etan) Udal Liburutegian.
Errefuxiatuen egoeraren aurrean, Elkar – Ekin taldekoek uste dute herritarrek “hitza hartu eta kalera atera” behar dutela “klase politikoa presionatzeko”. Izan ere, “tragedia baten lekuko izaten ari gara eta klase politikoa geldirik dagoela ikusita, jarrera horrekin ez gaudela ados argi azaldu behar dugu”. – J.L.
(Puede haber caducado)