haietako hiru haurrak, bat bi hilabetekoa

Gutxienez bost lagun hil dira Greziara itsasoz heltzen saiatzen ari zirela

Diario de noticias de Gipuzkoa, Reuters/EP, 10-03-2016

Gutxienez Afganistandik ihes egiten ari ziren bost pertsona hil  dira,
haietako hiru haurrak – bat bi hilabetekoa – , Turkiako  kostaldetik
Greziako Lesbos irlara itsasoz heltzen saiatzen ari  zirela, iturri
ofizialek jakinarazi dutenez.

ISTANBUL. Kostaldeko Guardiak asteazken iluntzean erantzun zion Afganistango  bizilagunak garraiatzen zituen ontzi baten laguntza deiari, eta  larrialdietako taldeek bederatzi lagun bizirik erreskatatu zituzten,  baina beste bost hil egin ziren.


Biktimetako bat igeri egiten kostaldera heldu ondoren hil zen,  Reuters berri agentziak aipatu duen Kostaldeko Guardiako bozeramaile  baten arabera. Beste lau gorpuak itsasoan aurkitu zituzten, eta  oraindik balizko beste bi biktima bilatzen ari dira.


Migrazioen Nazioarteko Erakundearen arabera, 350 bat immigrante  eta iheslari itota hil dira aurten Egeo itsasoan, eta 130.000 lagunek  baino gehiagok Greziako kostaldera iristea lortu dute.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)