Errefuxiatuen eskubideen aldeko ekitaldiak egingo dituzte larunbatean

Berria, , 25-02-2016

DONOSTIA. Errefuxiatuen eskubideen aldeko Europako mobilizazioekin bat egingo dute Euskal Herriko hainbat taldek eta eragilek larunbatean. Donostian, Kursaaletik Bakearen Usora egingo dute ibilaldia, 12:00etan hasita. Iruñean eta Bilbon, eguerdian izango dira manifestazioak, Udaletxe plazan eta Arriaga plazan hasita. Gasteizen, elkarretaratzea egingo dute, 13:00etan, Urrezko Zeledonen plazan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)