Mugak ixteak sekulako nahaspila eragingo du, NBEren arabera
Gara, , 24-02-2016Filippo Grandi NBEko Errefuxiatuen Agentziako arduradunak esan du mugak ixteak sekulako nahaste – borrastea eragin dezakeela Europan. Greziako Lesbos uhartera egindako bisitan egin zituen adierazpenok. Aurten Europara iritsi diren 100.000 iheslarietako asko bertatik pasatutakoak dira. Inoiz baino asilo politiko gehiago eskatuko da aurten.
«Balkanetako ibilbidean gero eta muga gehiago ixten direla dioten berriek kezkatuta naukate, egoera horrek nahaste – borrastea eragingo baitu eta, seguru asko, legez kontrako migrazio mugimenduak gora egingo du».
Grandiren hitzak Mazedoniako agintariek hartutako erabakiek eragin dituzte. Skopjeko agintariek erabaki zuten Greziatik barrena iristen diren afganiarrei muga ixtea, nahiz eta jakin badakiten iheslari horiek ez dutela Mazedonian geratu nahi.
Erabaki horrekin Turkiatik Greziara ailegatutako errefuxiatu asko ezin pasatu geratuko dira, eta Atenasko agintariek konpondu beharreko arazoak biderkatu egingo dira. Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak atzo adierazi zuenez, ez dago batere pozik Europar Batasuna mugak ixtea saihesteko gauza ez delako. Gainera, Tsiprasek gogorarazi zuen erabaki horiek aurreko astean egindako goi bileran aho batez onartutakoa hankaz gora botatzen duela.
Autobusak geldiarazi
Austriak zabaldu zuen Mazedoniak hartutako bidea. Vienako agintariek erabaki zuten egunean 80 asilo eskari baino ez dituztela onartuko, eta beste lekuren batera doazen migratzaileen kopurua ere mugatu egin zuten: 3.200 lagun gehienez. Esloveniak tankerako neurriak hartu zituen eta handik bi egunetara iritsi zen Mazedoniaren afganiarren inguruko erabakia.
Gauzak horrela, Greziako agintariek mugako egoera gehiago gaiztotu ez dadin nahi dute. Atzo herrialdearen erdialdean, Tembi bailaran, iparraldera zihoazen bost autobus geldiarazi zituen Greziako Poliziak. Gainera, Pireoko portura mila errefuxiatu inguru iritsi ziren atzo. Horietako batzuk Atenasetik gertu dagoen Schistoko zentrora eraman zituzten.
Ekialde Hurbileko gatazkek iheslariak eragiten jarraitzen dute eta badirudi aurten iazko marka guztiak hautsi egingo direla. Migrazioen Nazioarteko Erakundeak egin dituen kalkuluen arabera, urtea hasi zenetik 102.547 iheslari Greziako itsasertzera iritsi dira, eta beste 7.507, Italiara. «Bi hilabetetan iritsi gara kopuru horietara, 100.000 laguneko mugara iaz udan iritsi baikinen», Itayi Viriri eledunak esan duenez.
Europar Batasunaren mugak zaintzen dituen Frontex agentziaren arabera, iaz Europara milioi bat errefuxiatu iritsi baziren, aurten marka hori ere hautsi egin daiteke. «2016an aurreko urteko migratzaile kopuru bera izaten badugu, ez da urte txarra izango», adierazi zuen Berlinen Fabrice Leggeri agentziako zuzendariak. Leggerik ez du uste Balkanetako ibilbideko estatuek hartutako neurriek ezer konponduko dutenik. «Balkanetako bidea ixten bada, beste batzuk sortuko dira. Iazko esperientziak erakusten digu iheslari korronteak geldiaraziko dituen mugarik ez dagoela. Bestelako erantzun bat behar da».
Siria se encamina a un alto el fuego con incógnitas abiertas
El Gobierno sirio y la principal agrupación de la oposición han aceptado el alto el fuego acordado por EEUU y Rusia, que está previsto que comience en la medianoche del día 27 y que abre la incógnita de cómo se va a aplicar. El Ministerio de Exteriores sirio anunció ayer la aceptación del «cese de las operaciones de combate». Aun así, subrayó que esta aprobación se da sobre la base de seguir los esfuerzos de lucha contra el Estado Islámico, el Frente al Nusra y otras organizaciones. GARA
(Puede haber caducado)