'Zergatik, Jamil?' antzezlana taularatuko du bihar Tartean Teatroak Aita Mari antzokian
22:00etatik aurrera izango da eta sarrerak Turismo Bulegoan lortu daitezke
Diario Vasco, , 18-02-2016Bihar, 22:00etatik aurrera, Tartean Teatroak ‘Zergatik, Jamil?’ antzezlana eskainiko du Aita Mari antzokian. Sarrerak 9 euro balio dute eta Turismo Bulegoan erosi daitezke (6 euroan Aita Mari an – tzokiko bazkideentzako eta Gazte Txartelarekin erosita).
Patxo Telleriak idatzi eta Jokin Oregirekin batera zuzendutako lanean azalpenik gabeko hilketa bat planteatzen da.
Jamil (Eneko Sagardoy), magrebiar jatorriko gaztea, berak zain – tzen izan duen adineko gizona hil duela leporatzen diote, baina bera ez da gogoratzen gertakariaz, kolpe baten ondorioz memoria galdu duelako. Gainera, ‘atzerritar’ kondizioak herritarren sumindura areagotzen du.
Xabier (Mikel Martínez), paralisi progresiboak jotako gizona da, gaixotasunari adorez eta bizitzeko grinaz egin diona.
Jamil eta Xabier pertsonaien arteko harremanak darama aurrera Telleriaren ‘Zergatik, Jamil?’ an – tzezlana.
Sortzailaren hitzetan, suspense ariketa teatral suspergarri eta akbibatzailea planteatzen duen egitura bat proposatu du. Ikusleak bere uste, suposizio eta kabalak egingo ditu hasieratik, geroago errealitateak ezeztatuko dituenak. Ikusleak «bere epaia emango du etengabe, antzezlanak irudikatzen dituen gizartearen mekanismo berdinek bultzaturik. Ikuslearen aurreritziak, gizartearen aurreritziak dira. Teloia jeisten denean, intriga eta suspense ariketa burutsu batekin gozatzeaz gain, ulertuko dugu zenbateraino den gizasemea jator aritzeko gauza».
(Puede haber caducado)