Pasaiara emakumeen irteera antolatu dute martxoaren 5erako Gaztelekuaren izena aukeratuko dute biharko festa berezian

Diario de noticias de Gipuzkoa, , 12-02-2016

Zizurkil – Udalak emakumeen irteera antolatu du martxoaren 5erako, larunbaterako, Pasaiako Albaola museora. Autobusa 10.00etan aterako da Zizurkil Goitik eta 10.10ean Zizurkil Behetik, eta Pasai San Pedrora joango dira lehen – lehenik. Bisitaren ondoren, badia zeharka – tzen duen itsasontzia hartuko dute, Pasai Donibanera joateko. Izan ere, Pasai Donibaneko Mirones jatetxean izango dute bazkaria. Bazkalostean, DJ batekin dantzaldia izango dute. Irteeraren prezioa 30 eurokoa izango da eta izena emateko aukera izango dute Aurrerako udal – bulegoetan eta Atxulondo liburutegian. – M.S.S.

Ibarra – Bihar festa berezia izango da gaztelekuan. Ekintza ugari antolatu dituzte, esaterako, guraso eta haurrentzako eskulan eta jolasak eta merienda, baina ekitaldi garrantzi – tsuena lokalaren izena aukeratzea izango da. Gainera, hurrengo astetik aurrera ordutegi berria jarriko da abian. Sei eta zortzi urte bitarteko haurrak asteazken eta ostegunetan joan ahal izango dute, 16.30etik 18.00etara; bederatzi eta hamaika urte bitartekoak, asteazken eta ostegunetan, 18.00etatik 19.30era; eta hamabi eta hamazapi urte bitartekoak, ostiral eta larunbatetan 16.30etik 19.30era. – M.S.S.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)