todas la fotos y vídeos del temporal

Europar Batasunaren atzerritartasun eta asilo politikei buruzko topaketa egingo da Bilbon

Deia, EUROPA PRESS, 09-02-2016

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Giza Eskubideak eta Botere 
Publikoak Unibertsitate Masterrak “Nazioarteko II. Konferentzia: 
Atzerritartasun eta asiloari buruzko politikak Europar Batasunean” 
topaketa antolatu du ostegunerako eta ostiraleko, otsailaren 11 eta 
12rako, Bilboko Bizkaia Aretoan.

BILBO. Ekimenean, besteak beste, gaur egun Europar Batasunean (EB)  aplikatzen ari diren asilo politikak, errefuxiatuen krisia delakori  ematen ari den erantzuna, Calaiseko errefuxiatuak bizitzen ari diren  egoera edota Ceuta eta Melillako mugetako etorkinen “beroan egindako  itzulketak” moduko gaiak landuko dira.


Iñaki Lasagabaster, Nieves Arrese, María Carmen Bolaño eta Iker  Barbero EHUko Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta  Zuzenbidearen Filosofia Saileko irakasleez gain, besteak beste,  Sergio Carrera Bruselako Europako Politikaren Ikerlanetarako Zentroko  ikerlariak, Giuseppe Campesi Bariko Unibertsitateko ikerlariak,  Olivier Lecucq Paueko Unibertsitateko Iberiar eta Iberoamerikar  Ikasketen Institutuko zuzendariak eta SOS Arrazakeria, CEAR Euskadi  eta CIMADE Pays Basque, Hendaiako Administrazio Erretentzio Zentroko  ordezkariek parte hartuko dute topaketan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)