ERREFUXIATUEN KRISIA

33 lagun hil dira Turkiako kostaldean, horien artean, 11 adingabe

Berria, , 08-02-2016

Bi ontzi hondoratu dira Lesbosera heldu nahian. Bulgarian bi errefuxiatu irakiar hotzez hil ziren asteburuan. NTV kateak zabaldu duenez, ontzietako batean 11 lagun ito dira eta hiru bizirik erreskatatu dituzte, Balikesir probintziatik irten eta Greziako kostaldera iritsi nahian. Beste 22 lagun kilometro batzuk hegoalderago hil dira, Esmirnatik (Turkia) abiatutako ontzi bat hondoratu eta gero.
Errefuxiatuen tragediak Europan jarraitzen du. Bulgariako Atzerri Ministerioak jakinarazi duenez, bi emakume irakiar hotzez hil ziren larunbat gauean Turkiatik Bulgariari igeriz heldu nahian, Deliska ibaian. 14 eta 30 urte zituzten, eta hemeretzi errefuxiatuko talde batean zihoazen.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)