IRUDIA. SERBIA
Haur errefuxiatuengatik «kezkatuta»
Berria, , 02-02-2016«Logikoki, kezkatuta gaude irakurritako informazioekin», adierazi du Europako Batzordeko bozeramaile Margaritis Schinasek, ustez desagertuta dauden milaka haur errefuxiatuen auziaz. Europoleko ordezkari baten adierazpenek eman dute auziaren berri, Polizien agentziak uste baitu Europako Batasunean erregistratutako 10.000 haur errefuxiatu desagertuta daudela, eta horietako asko mafien esku izan litezkeela. Salim al-Muslat Siriako oposizioko ordezkariak adierazi du Errusiak aire erasoak geldituz gero «hurrengo egunean erdira» murriztuko litzatekeela Siriatik Europara alde egin nahi dutenen kopurua. Genevan (Suitza) egin ditu adierazpen horiek, Staffan de Mistura Nazio Batuen Erakundeko mandatariarekin lehen bilera egin aurretik. Irudian, errefuxiatu talde bat Serbiako Presevo hiria uzten, tren batean.
(Puede haber caducado)