Zirrikituetatik begira

Keinuak

Deia, Juanjo. Olasagarre, 30-01-2016

AUDEN poeta ingelesak zioen, arte konprometitua zalan – tzan paratuz, mundua alda – tzen saiatzeko askoz eraginkorragoa zela egunkariko zutabe bat ezen ez poemarik konprometituena. Gizarte global honetaz gain, beste ezer izaterik irudikatzeko zaila den honetan, naifa ere bada irakurtzen ari zaren zutabe honek munduaren ikuskera aldatzea daukanik sinestea. Hortaz, en plan grande jarrita, esan dezakegu arteari mundu ikuskera aldatzea dagokiola; politikari, aldiz, gauzak aldatzea. Ai Weiwei artista txinatarrak bertan behera utzi du Ruptures erakusketa Kopenhagen, Danimarkako gobernuak errefuxiatuak dakartzaten ondasun poxietako baliozko gauzak entregatu beharko dituztelako legea onartu duelako. Legeak, zer esango dizuet, mendekutik du asko eta gutxi errefuxiatuei eurei laguntzeko beharrezkoa den dirua aurreztu nahi izatetik. Bidenabarrean esanda, hemen ez daukagu arazorik, hartutako errefuxiatuen kopurua urria izateaz gain oraindik kudeatu gabe dagoelakoz eta eskaera gutxiago dagoelakoz, hemengo lagun – tzek eta egoerek gainbizitzera kondenatzen dituztelako errefuxiatuak. Suediak 80.000 mila asilo eskatzaile kanporatu nahi ditu. Eta Europako gobernuetako mehatxu guztiak Greziaren gainean daude: Schengen eremutik kanporatuko dute geografikoki gaizki kokaturik dagoelakoz, izan ere, oi kasualitatea!, errefuxiatuak hegoaldetik datoz eta Greziara ailega – tzen dira lehendabizi Turkiatik. Europako Batasuneko Gobernuen konponbidea erraza da, gera daitezela Turkian, eta Greziara ailegatzen badira, Grezia Europatik aterako dugu eta kito. Belgikako gobernuko norbaitek esandakoa salatu du Mouzalas Migrazio ministroak: “Bota itzazue itsasora!”

Zer esan? Erretorikoa bihurtzen ari da Europako politikarien ideologia neoliberalaz gain dorpetasuna salatzea; erretorikoa Europako balio demokratiko goren gainbehera adieraztea; erretorikoak bihurtuko dira laster errefuxiatuak beraiek hurrengo alarma periodistikoaren (Zika?) aurrean. Weiweien keinua bezalakoek bakarrik hauts dezakete erretorika. Edo lesbostarrek erakusten ari diren harrerarako adoreak. Oi! Lesbos! Noizbait orakulu bat izan zen bertan…

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)