Christiane Taubira Frantziako Justizia ministroak dimisioa eman du
Jean-Jacques Urvoas Frantziako Asanbleako Legeen Batzordeko presidentea izendatu dute haren ordezko
Berria, , 27-01-2016Twitterren Taubirak berak adierazi duenez, “batzuetan erresistentzia joatea da”. Erreforma konstituzionalaren inguruan publikoki desadostasunak azaldu ditu, eta horregatik aurkeztu dio dimisioa Francois Hollande Frantziako presidenteari, Eliseoak zabaldu duenez. Beste gauza batzuen artean, “terroristei” Frantziako herritartasuna kentzearen kontra dagoelako eman du dimisioa. Onartu egin du Hollandek, eta eginiko lanagatik eskerrak eman dizkio.
Justizia ministroa euskal presoak “kasuz kasu eta arrazoi humanitarioengatik” hurbiltzearen alde agertu zen iazko udan, Frantziako Justizia Ministerioa eta “presoekiko elkartasunez lanean ari diren elkarteetako zenbait ordezkari” uztailaren 8an elkartu eta gero.
Ordukoa ez zen izan Taubirak euskal presoen eskubideen aldeko jarrera erakusten zuen lehenbiziko aldia. 2013an, hain zuzen, eri dauden presoek senideen ondoan hil beharko luketela esan zuen.
2012ko maiatzetik zen Frantziako Justizia ministro, eta hiru urte eta erdian, Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna berresten saiatu zen. Ez zuen lortu, ordea.
(Puede haber caducado)