Frantziako armada Calaisen hedatzea eskatu dute
Berria, , 26-01-2016Nord-Pas-de-Calais-Pikardia eskualdeko presidente Xavier Bertrandek eskatu du Calaisen armada hedatzea. «Armadaren laguntza behar dugu segurtasuna bermatzeko, eta Errepublikako presidentearen eskuetan dago hori».
Calaisko kanpalekuko errefuxiatuek ustez sorturiko liskarren harira eskatu du Bertrandek militarren babesa. Asteburuan 200 bat lagun indarrez sartu ziren Calaisko portuan, Erresuma Batura iristeko ontzi batean sartzeko esperantzarekin.
Lau mila lagun inguru bizi dira Calais inguruko kanpalekuan, bizi baldintza kaskarretan. Bertrandek Londresi eskatu dio erantzukizunak hartzeko. «Legeak aldatu behar dituzte».
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)