'Nafri'-ak estu hartuta, Koloniako tren geltokian
Berria, , 15-01-2016Poliziak Urtezaharreko erasoen erantzule nagusitzat jo ditu Afrika iparraldeko ustezko gaizkile taldeak. Errege egunaren bezperan afera komunikabideetan agertu zenetik, kontrolak etengabekoak dira agenteek beraiek nafri deitzen dieten etorkinentzat. Horietako askok arrangura azaldu dute, Kölner Express egunkariaren arabera, tren geltokira eta, oro har, hiriaren erdigunera joaten badira metro gutxitan agiriak bizpahiru aldiz eskatu izan dizkietelako. Hainbat segurtasun indarretako brigadak kale beretan ari dira, koordinazio apartekorik gabe, antza. Asteazkenean, Koloniako poliziak 10.000 euroko ordainsaria agindu zien erasoen egileei buruzko informazio zehatza partekatzen duten hritarrei.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)