Prostituzioan ari zen adingabe bat askatu dute Bilbon
Berria, , 14-01-2016Prostituitzera behartutako 16 urteko neska bat askatu du Bilbon Espainiako Poliziak. Ustez, adingabea orain urtebete iritsi zen Euskal Herirra, Nigeriatik, eta herrialde hartako senar-emazte batzuek behartuta ari zen prostituzioan. Berri agentzien arabera, neskak «ordu asko ematen zituen kalean, iluntzean hasi eta hurrengo eguneko goizera arte». Irabazitako dirua prostituzioan aritzera behartzen zuten senar-emazteei ematera behartua zegoen. Bikotea atxilotu egin du Espainiako Poliziak, eta azaldu du etxean egiidako miaketan sakelakoak eta lau pasaporte faltsu atzeman dituela.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)