Egoera sozialaz hitz egiteko mahai-ingurua antolatu da herriko eragile eta norbanakoekin
Zestoako egoera sozioekonomikoaz arduratuta orain hilabete gutxi batzuk martxan hasi den Astindu taldeak hitzordu hau antolatu du biharko
Diario Vasco, , 13-01-2016«Herriko egoeraren aurrean lanketa bat egiten hasteko, lehenik eta behin jakin beharra dago zer den herriko eragile eta norbanakoek beharrezko ikusten dutena, Zestoan nabari dutena eta egiteko prest daudena. Eta nork hobeto Zestoako egoeraz hitz egiteko gu geu baino?», diote Astindu taldeko kideek.
Horrela, talde honek herriko eragile batzuk gonbidatu ditu bihar, arratsaldeko 19:00etan, Zestoako ‘Zentroan’ (zine zahar goiko solairuan) ospatuko den mahai – inguruan parte hartzera; hain zuzen ere Zestoako Gazte Asanblada, Zestoako Txoko Feminista, Elikagaien bankua eta beste herrialde batzuetatik datozen etorkin zestoarrak dira gonbidatutako taldeak.
«Badakigu ordu eta erdian herriko egoera sozialaz hitz egiten hasteko denbora bakarrik izango dugula, eta ez dugu saioa bere horretan utzi nahi. Deialdi honek jarraipena izango du otsailaren 18rako, ostegunerako, prestatzen ari garen ‘Gure Kabuz ala Hil’ dokumentalaren emanaldiarekin. Eta tarte horretan guztian Astinduk bere lan – lerroak zehazten hasteko asmoa dauka, herriko eragileekin elkarlanean» azpimarratu nahi dute sortu beri den talde honetatik.
Herritar guztiei zabaldu nahi die biharko mahai ingurura azaltzeko deia.
Haur – eskolan izen ematea
Zestoako haur – eskolan matrikula – tzeko epea irekita dago, ostirala bitartean. Hau egiteko beharrezkoak diren paperak eskuragarri daude haur – eskolan bertan (Zubimusu Behea, 18).
Orain izena ematen dutenak martxotik aurrera hasiko lirateke haur – eskolan. Informazio gehiago nahi duenak deitu 943.89.71.50 zenbakira edo idatzi ekain.zestoa@haurreskolak.net helbidera.
(Puede haber caducado)