21 errefuxiaturen hilotzak topatu dituzte Turkiako kostan
Turkiako Gendarmeriak jakitera eman duenez, 21 hilotzetatik hiru umeenak dira. Lesbosera (Grezia) bidean zihoan itsasontzia irauli ostean ito dira errefuxiatuak, iturri horien arabera.
Berria, , 05-01-2016Bi toki desberdinetan topatu dizute gorpuak: Ayvaliken 11, eta Dikilin beste hamar. Kostazainen arabera, bi itsasontzi eta elikoptero bat bizirik gelditu zitekeen jendearen bila ari dira.
Inoiz baino errefuxiatu gehiago daude munduan, UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak azken txostenean salatu duenez; 2015. urtea giza sufrimenduaren neurgailu guztiak haustear da: 20,2 milioitik gora iheslari daude, kopururik handiena 1992tik. Barne desplazatuak kontuan hartuta, denera 60 milioi lagunetik gora dira indarkeriak bultzatuta etxetik ihes egin behar izan dutenak, II. Mundu Gerraren ostean datuak biltzen hasi zirenetik kopururik handiena
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)