Suediak eta Danimarkak mugetako kontrolak indartu dizkiete iheslariei
Berria, , 05-01-2016KOPENHAGE. Suediak eta Danimarkak kontrolak indartu dituzte mugan, migratzaileak eta errefuxiatuak sartzea galarazteko. Suediak nortasun agiriak eskatuko ditu Danimarkarekiko mugan sei hilabetez. Danimarkak, berriz, Alemaniarekiko mugan hamar egunez ezarriko ditu kontrol gehigarriak. Bestalde, hiru migratzaile itota hil dira Ceutan (Espainia), hesitik bestaldera jauzi egiten saiatzen ari zirela.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)