Errefuxiatuen krisia

Gutxienez 13 errefuxiatu hil dira Egeo itsasoan

Berria, , 23-12-2015

Hildakoen artean zazpi adingabe daude. Kostazainek ontzi berean zihoazen 15 pertsona bizirik ateratzea lortu dute Ezbeharra Greziako Farmakosini uhartetik gertu gertatu da. Iturri ofizialek azaldu dutenez, 28 pertsona zihoazen ontzian eta horietatik 13 hil egin dira; tartean zazpi adingabe. Kostazainek 15 errefuxiatu bizirik ateratzea lortu du, eta haietako bi erietxera eraman behar izan dituzte oso egoera larrian.
24 orduan Egeo itsasoan gertatzen den bigarren hondoratzea izan da hau. Izan ere, atzo Turkiako kostaldetik gertu beste 18 pertsona hil ziren, euren ontzia hondoratuta.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)