ERREFUXIATUAK
Hamasei errefuxiatu Nafarroan dira jada
Berria, , 23-12-2015Hiru aste daramatzate, eta horietatik sei adingabeak dira. Siriar, ukrainar, hondurar eta jordaniar jatorrikoak dira. Hamaseiek Nafarroako Gobernuko presidente Uxue Barkosen eta Eskubide Sozialetarako presidenteorde Miguel Laparraren bisita jaso dute. Azaro amaiera eta abendu hasiera artean heldu ziren, epeka. Urriaren 15ean ziren heltzekoak, baina atzeratuz joan da data.
Lau taldetan joan dira Nafarroara; horietatik hiru, Immigranteen Ceuta eta Melillako (Espainia) Zentroan izan dira aurretik, eta laugarrena, Gurutze Gorriak Bartzelonan duen egoitzan.
Gobernu kontseilu osteko agerraldian, Ana Ollo bozeramaileak berretsi egin du errefuxiatuen birkokapenaren gainean gobernuak duen borondatea, nahiz eta horretarako ez duen eskumenik. Laparra: “Asiloa eta babesa gizarte demokratikoek oinarrizko giza eskubideen babesarekin duten oinarrizko konpromisoa da”. Gaineratu du Europako Batasunak eta Espainiako Estatuak errefuxiatuen alorreean ez dutela behar bezala jardun, eta auziari “berehalako erantzuna” eman diezaioten eskatu du.
Errefuxiatu talde bakoitza etxe banatan dago, oinarrizko altzariekin, gobernuak jakinarazi duenez. Etxe horiek Nasuvinsa sozietate publikoak eman dizkio Gurutze Gorriari, hark arreta eskaini diezaien errefuxiatuei. Gainera, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetarako sarbidea eman diete guztiei.
(Puede haber caducado)