Reggaeren erritmoak, Basauriko Root Parkea jaialdian
Aurtengo kartela honakoek osatuko dute: Marga, Roberto Sanchez, Charles Chop Cooper, Thunder Clap Sound System, Salda Dago eta Eztandub
El Correo, , 21-12-2015Basozelaiko Gizarte Etxean Reggae izango da protagonista. ‘Música contra el racismo’ eta Zirt Zart Gazteentzako Informazio Bulegoaren eskutik, Root Parkea jaialdia martxan jarriko da datorren larunbatean. Arratsaldeko zortzietatik aurrera kultura desberdinak partekatzeko eta ezagutzeko aukera izango dute musikaren bitartez. Ingalaterratik datorren Marga Dread artista ospetsuarekin gozatzeko aukera ere izango dute gizarte etxera hurbilduko direnak. Orain dela sei urte reggae musika estiloa Basaurira heldu zen eta egun, ezinbesteko jarduera bihurtu da Roots Parkearen eskutik.
Aurtengo kartela honakoek osatuko dute: Marga, Roberto Sanchez, Charles Chop Cooper, Thunder Clap Sound System, Salda Dago eta Eztandub. Sarrera 7 euroan egongo da salgai, kontsumizio bat barne. Marga Reading hiriko reggae abeslari ospetsua da eta Thunder Clap Sound System talde bilbotarrarekin igoko da eszenatokira. Gainera DUB sesio oso berezi bat egingo dute Roberto Sanchez produktoreak eta Charles Chop Cooper saxofonistak. ‘Salda dago’ abeslari gaztea eta Eztandun produktore bilbotarra ere izango dira jaialdian. Roots Parkeak musika sistema berezi bat izango du, show system sistema, hain zuzen ere. Musikaren bibrazioak oso modu naturalean bizitzeko. Artistek publikoarekin jotzen dute «guztion arteko berdintasuna azpimarratzeko».
(Puede haber caducado)