«Mediterraneoa hilobi haundi bat bilakatu da»
Donostiako eta Gasteizko hiritarrek errefuxiatuei hiriko ateak irekitzeko aldarrikapena antzeztuko dute abenduak 18an, pertsona migratuen nazioarteko egunean
Diario Vasco, , 16-12-2015Abenduak 18an, pertsona migratuen nazioarteko egunean, ‘Harreraren aldeko Gipuzkoako Plataforma’ eta ‘Gasteiz Irekia’ erakundeek bi hiriburuetan pertsona migrante eta errefuxiatuei babesa emateko aldarrikapena antzeztuko dute.
Donostian, ‘Harreraren Aldeko Gipuzkoako Plataformak’ herritarrak deituko ditu arratsaldeko 18:30etatik aurrera Donostiako Bretxa merkatuaren ondoan elkartzera, berreraikiko duten hesiz inguraturiko errefuxiatuen kanpaleku batera. Arratsaldeko 19:30etan ekitaldia amaitzeko ‘Gipuzkoako Plataformak’ eta ‘Gasteiz Irekia’ batera egin duten manifestua irakurriko da. ‘Gasteiz Irekiak’ ere ekintza berbera burutuko du Arabako hiriburuan.
‘Harreraren Aldeko Gipuzkoako Plataforma’ eta ‘Gasteiz Irekia’, bi probintzietako hiritar batzuen iniziatiba batetik sortu ziren, hauen bi hiriburuak babes guneak izan zitezen aldarrikatzeko.
«Momentu historiko honetan, ateak eta leihoak modu lotsagarri batean ixten ari gara. Hau dela eta bi hiriburuetako ateak eta leihoak irekitzea eskatzen dugu», aldarrikatu dute antolatzaileek hurrengo ostiralean burutuko den ekintzaren berri emateko egin den aurkezpenean.
Europaren erantzun geldoa
«Egunero komunikabide desberdinetan, babes internazionalaren bila noraezean dauden milaka pertsonen irudiak ikusi ahal ditugu, baita , Mediterrano itsasoan hiltzen ari diren milaka pertsonen irudiak ere, eta nola, egunetik egunera, itsaso hau, hilobi erraldoi bat bihurtzen ari den». Honen aurrean Europar Batasuneko gobernu desberdinen erantzuna zuhurra eta geldoegia izaten ari da antolatzaileen iritziz. «Europan iruzurrez beteriko diskurtso politak adierazten dituzten arren, errealitatean asmoa beste bat dela ikusten ari gara", gehitu dute.
Hau guztiagatik, plataforma hauek Europar Batasunak izan duen «arduragabekeriaz» beteriko jarreraren aurrean, «instituzioei pertsona hauei babesa emateko eskaera» egin zieten. Orain exijentzia haiek berriztu nahi dituzte; hala nola, instituzioetatik eskaini diuzten baliabideak jadanik hemen dauden errefuxiatuei eskeintzea. «Udaletxe, Aldundia eta Eusko Jaurlaritzari pertsona errefuxiatuei babesa emateko iniziatiban parte hartzeko eskatzen diegu, errefuxiatuak klaseetan banatu gabe, denei aukera berdina emanez», eman dute aditzera.
Hurrengo abenduaren 18an Donostiako Bretxa merkatuan eszenaratuko den antzerkiak eskaera guzti hauek sinbolizatuko ditu.
(Puede haber caducado)