'Zestoa, herri hezitzailea', aurkezpen ekitaldia izango da bihar

Udalak eta herri ikastetxeak bultzatutako ekimena dugu hau

Diario Vasco, K. ARRIZABALAGA, 15-12-2015

Zestoako udalak eta Herri ikastetxeak bultzatuta, bihar, asteazkena, “Zestoa Herri Hezitzailea” proiektuaren aurkezpen ekitaldia burutuko da Kultur Etxean, arratsaldeko 18:30ean hasita. Proiektu horrek, aniztasuna (sexu, arraza, sinesmen, ideologia…) eta ingurunea (ingurune naturala eta kulturala) oinarri hartuko duen komunitatea sortzea du helburu. Horrela, besteak beste, haurrek eskolan jasotzen duten heziketaz gain, hau, denon artean osatuagoa izatea izango da helburuetako bat; Izan ere, eguneroko bizitzan ikasten dutena beraientzat heziketa bat da azken finean, eta hau eredugarria izan edo ez denon esku dago. Aurkezpen ekitaldi irekia izango da, interesa duten guztientzat irekia.

Umeen ibilaldi neurtua

Giro ona, haur eta guraso asko eta egun borobila suertatu zen igandean ospatu zuten gaztexoen ibuilaldi neurtua. Antolatzaileen esanetan, 82 ume eta 40 gurasok hartu zuten parte mendi irteeran. Hauek Zestoa, Sastarrain, Endoia, Arroagoia eta Zestoa ibilbidea osatu zuten, tartean hamaiketako goxo bat janez.

Bestalde, mendi kontuekin jarraituz, Agiro Mendi Taldeak dei egiten die mendian federatu (segurua egitea) nahi dutenei, lehen bai lehen kiroldegitik pasa daitezen.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)