Alerta egoera jaitsi dute Bruselan, gorritik laranjara

Berria, , 27-11-2015

Belgikako Gobernuak alerta jaitsi du Bruselan, lautik, maila gorenetik, hirugarren mailara. Parisko erasoen egileak harrapatzeko ehiza operazioa zela-eta ezarri zuten alerta gorena hiriburuan, iragan larunbatean. Herrialde osoa dago orain hirugarren alerta mailan. Belgikako Poliziak miaketak egin zituen atzo Verviersen, Flandrian, Liejatik gertu.

Bestalde, Frantziako Poliziak Genevako (Suitza) bi imanek herrialdean duten etxebizitzak miatu ditu, larrialdia baliatuta. Suitzako hedabideen arabera, Genevako Meskita Handiko hiru iman Frantziako zerbitzu sekretuen zerrendetan zeuden. Parisko atentatuen ondotik 200 miaketa egin eta 181 lagun atxilotu ditu Poliziak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)