Aljerian harrera gune bat erre, eta 18 iheslari hil dira

Berria, , 25-11-2015

ALJER. Saharaz hegoaldeko iheslariak hartzen zituen aterpetxe bat erre egin zen atzo goizaldean Aljeriako Uargla hirian, eta gutxienez 18 errefuxiatu afrikar hil eta beste 37 zauritu dira. Berogailu gisa baliatzen zituzten butano bonbonen leherketak eragin du sutea, Karim Benzidan koronelak jakinarazi duenez. Harreragunean 650 iheslari zeuden.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)