Beste 42 iheslari aterpetu dituzte Baigorrin
Atseden zentroan igaro dute gaua Calaistik etorri diren iheslariek. Lehen zazpi iheslariak ostiralean heldu ziren.
Berria, , 25-11-2015Sudan, Eritrea, Afganistan eta Kenyatik etorri zazpi errefuxiatuen bideari jarraiki, bart gauean beste 42 iheslari zekartzan autobusa bat iritsi da Baigorrira (Nafarroa Behera). Horrenbestez, dagoeneko 49 iheslari daude bertan, eta ez dirudi beste inor aterpetuko dutenik —orotara 50entzako lekua dute—.
Hiru hilabeterako atseden zentro bilakatu dute lekua. Errefuxiatuen laguntza lanetan ari den Baionako Atherbea elkarteak dauka horren kudeaketarako ardura. Otsailaren 15ean ateak zerratuko ditu zentroak, berriz ere bakantza toki bilakatzeko. “Xede nagusia lasaitasuna ekartzea da. Pausatzeko aukera ematea. Eta gero posible bati atea irekitzea. Beren jaioterrietan ez baitzuten halakorik”, azaldu du Denis Boutin Atherbeako koordinatzaileak.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)