Zazpi errefuxiatu baino ez dira etorriko azkenean gaur Calaistik Baigorrira

Berria, , 20-11-2015

BAIGORRI. Calaistik —Frantziako iparraldea — zazpi errefuxiatu iristekoak dira gaur Baigorrira (Baxenabarre) azkenean. Hasieran, 50 izan behar ziren, baina gehienek ez etortzea erabaki dute. Izan ere, Erresuma Batura joatea dute xede, eta Baigorrira etorri ahal izateko helmugari uko egiteko eskatzen diete. Hiru sudandar, afganistandar bat, eritrear bat, tajikistandar bat eta apatrida bat dira etortzekoak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)