Legea gogortzeko, konstituzioa aldatu egingo du Belgikak

Berria, , 20-11-2015

Charles Michel Belgikako lehen ministroak legeak gogortuko ditu. Badaezpadako atxiloaldia 72 ordura luzatuko du —24 ordukoa da egun—, eta miaketak eguneko edozein ordutan egin ahalko dituzte poliziek —21:00etatik 05:00etara debekatua dute—. Horrez gain, Michelek esan du herrialdera bueltatzen diren jihadistak «zuzenean kartzelatuko» dituztela. Atzo, bederatzi lagun atxilotu zituen Belgikako Poliziak Brusela inguruan, eta zortzi miaketa egin.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)