Islamaren aurkako pintaketak egin dituzte Gasteizen
Berria, , 19-11-2015Zerriak. Mairurik ez. Mezu horiek pintaturik agertu ziren atzo Gasteizen, Afroamerikarren Elkartearen egoitzaren parean, Adurza auzoan. Arrazakeriaren Aurkako Gasteizko Plataformak eta Batera elkarteak egin dute salaketa. Islamak Gasteizen jarraitzaile asko dituela gogorarazi dute, eta ezin direla Parisko erasoaren kontrako mezuak fededun horien kontrako aldarriekin nahasi. Giza eskubideak ardatz dituen «elkarbizitzaren» aldeko urratsak eskatu dituzte, horrelako portaera desegokiak saiheste aldera. Ez da elkarte horren kontrako ekintza bat egiten duten lehen aldia; otsailean nazien ikurrak eta mehatxuzko mezuak itsatsi zituzten elkartearen egoitzako ateetan.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)