GIZARTERATZE. BIDEAREN FASEAK

Berria, , 10-11-2015

Errefuxiatuekin lan egiten duten elkarteek eta Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak hiru faseko bidea egituratu dute, Siriako gatazkak eragindako errefuxiatuak Hego Euskal Herrian gizarteratzeko. Epeak luzatu ahalko dituzte muturreko babesgabetasun egoeretan.

1. Diagnostikoa eta harrera

Helburuak. Pertsonen oinarrizko beharrak ase: etxebizitza, babes psikologikoa… eta eskubideak baliatzeko sarbidea ahalbidetu: adingabeen eskolaratzea, lege aholkularitza, errolda, oinarrizko gizarte zerbitzuak…

Epea. 9 hilabeteko iraupena izango du zaurgarritasun egoeran dauden iheslarientzat (adingabeak dituzten familiak, haurdun dauden emakumeak, edadetuak, aniztasun funtzionala dutenak, indarkeria fisiko edo psikologikoa jasan dutenak…). 6 hilabeteko iraupena besteentzat.

2. Independentzia hartzekoa

Helburuak. Harrera fasea gaindituta, oraindik ere laguntza behar dute. Fase honetan iheslarien autonomia eta independentzia sustatuko dute: laneratzea…

Epea. Heltzen direnetik hogei hilabetera arte luza daiteke zaurgarritasun egoeran dauden iheslarien kasuan, eta hamabi hilabetera arte beste kasuetan.

3. Bizitza autonomoa

Helburuak. Egoera edo esparru batzuetan noizbehinkako laguntza behar duten egoerak asetzeko baliabideak eskaintzea.

Epea. Zaurgarritasun egoeran daudenentzat, heltzen direnetik 24 hilabetera arte luza daiteke. Beste kasuetan, hamazortzi hilabetera arte.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)