ERREFUXIATUEN KRISIA

Heldu dira Bilbora lehen errefuxiatuak

Lampedusatik etorri dira lehen hiru errefuxiatuak. CEAR Euskadik salatu du oso mantsoa ari dela izaten prozesua. Gaur bilduko dira Europako Barne ministroak aferaz mintzatzeko.

Berria, , 10-11-2015

Hamar ziren etortzekoak, baina azkenean hiru errefuxiatu ailegatu dira Euskal Herrira. Eritrearrak dira, gizonezkoak, eta Lampedusatik barrena heldu dira Bizkaiko hiriburura. CEAR Euskadiren arabera, hirurak onik daude eta atseden hartzen ari dira orain. Laster, asilo eskaera egiteko tramiteak hasiko dituzte.

Javier Galparsoro CEAR Euskadiren presidenteak kritikatu egin du errefuxiatuak ekartzeko prozesua oso mantso doalako.

Antza, irailean sortutako zalaparta apaldu egin da, eta atzeratzen ari dira Europako mugetan zain diren iheslariak jasotzeko egunak. Urte amaierarako 200 pertsona jasotzeko prest agertu zen Jaurlaritza irailean.

Beste bilera bat Europan

Arratsaldean, Europako Barne ministroen bilera izango da errefuxiatuen krisiaz hitz egiteko. Besteak beste, estatu bakoitzak bete beharreko konpromisoez hitz egingo dute, eta baita ere azken asteetan hainbat estatutuk errefuxiatuen uholdea geratzeko helburuz hartu dituzte neurri polemikoez.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)