Aurreneko hiru errefuxiatuak Bilbon daude jada, deskantsatzen eta osasun egoera onean
Gara, , 09-11-2015Euskal Herrian hartutako lehen hiru errefuxiatu eritrearrak Bilbora iritsi dira goizaldean, osasun egoera onean eta deskantsatzen ari dira orain. Aurki, asiloa eskatzeko prozedurari ekingo diote.
Bilbon egindako agerraldi batean, CEAR Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordetik jakinarazi dute elkarteko zenbait kide Madrilera joan zirela igande gauean eta Lampedusara iritsitako hiru errefuxiatu eritrearrekin bueltatu dira Bilbora.
Hiru gizonezkoak adin nagusikoak dira eta osasun egoera onean iritsi ondotik deskantsatzen ari dira.
CEAR Euskadiko zuzendari den Patricia Barcena abokatuak azaldu du hhemendik aurrera beraien harrerarako prozedura «ohikoa» izango dela, «harrera sistema espainiarrean existitzen den modu bakarra».
Javier Galparsoro CEAReko presidenteak salatu du harrerako prozedura «izugarri motela» dela eta, esan duenez, horregatik iritsi dira bakarrik hiru pertsona Euskal Herrira. Ildo horretan, burutu beharreko bideak azkartzeko eskatu du.
(Puede haber caducado)