Errefuxiatuen krisia
Etorkin eta iheslarien aldeko herri ekinbidea aurkeztu dute Gasteizen
Berria, , 06-11-2015Igandean hamar iheslari Bilbo eta Donostiara helduko direla jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak. Gerra, gose eta miseriatik ihes egiten dutenen giza eskubideen urraketek asaldatuta martxan jarri dute Gasteiz Irekia herri ekinbidea. “Gasteiztik egoerari heldu nahi diogu, hitzetatik ekintzetara pasatuz, eta behar diren bitarteko guztiak erabili babesa eskaini ahal izateko”.
Gasteizko herri mugimenduak eta norbanako ugarik bat egin dute Gasteiz Irekia ekinbidea sortzeko. Gaur egin dute ekinbidearen aurkezpena Andra Mari Zuriaren plazan. Dozenaka lagunek kolore eta forma ezberdinetako oihalak elkartu dituzte aniztasunaren aldeko aldarria eginez. Datozen egunetan, migratu duten pertsona eta errefuxiatuekin elkartasuna adierazteko kanpainia bat abiatuko dute. Gerrek, goseak eta miseriak eragindako iheslariek pairatzen duten egoera salatu dute, eta maila lokaletik bada ere, pertsona horiek bizitza duina izan dezaten lan egingo dute. “Gasteizen bizi diren pertsona guztiei bizitzaduin bat bermatu ahal izango dizkieten zubiak eraikiz”.
Siriako errefuxiatuak
Eusko Jaurlaritzak gaur goizean jakinarazi du hamar iheslari igandean helduko direla Bilbo eta Donostiara. Madrilera helduko den 50 laguneko talde bateko kide direla azaldu du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako eledunak. Gehieneak Eritreakoak dira, baina badira Siriako iheslariak ere.
Erkorekak azaldu du heldu den egingo dietela astelehenean iheslariei mediku azterketa, eta gizarte zerbitzuetan sartuko dituztela. “Gizarte zerbitzuek eskaintzen dituzten laguntza guztiak jasoko dituzte”. Erkorekak adierazi du errefuxiatuek behar dituzten ostatu, mantenu eta oinarrizko beharrak ziurtatzen saiatuko dela, eta nabarmendu du, pertsona horiek euskal gizartean integratzea dela exekutiboaren azken helburua.
(Puede haber caducado)