Asilo eskubidea mugatuko du Austriak, familiak elkartzeko baldintzak zailtzeko
Berria, , 04-11-2015VIENA. Asilo eskubidea mugatuko du Austriak, iheslarien iritsiera oztopatzeko. Lege berriarekin, errefuxiatu estatusa hiru urtera aztertuko dute berriro. Horrez gain, familiak elkartzeko baldintzak zaildu egingo dituzte. Hiru urte itxaron beharko dute aurrerantzean iheslariek familiak Austriara bidaiatu aurretik. Orain, urtebeteko epea behar dute. Gainera, lana eta aseguru medikua dutela frogatu beharko dute. Austriaren «erakargarritasuna» apaldu nahi du horrela gobernuak.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)