80 errefuxiatu galdu dira azken orduetan Mediterraneoan

Marokotik Espainiara bidean, 39 lagun galdu ziren atzo; Greziako Lesbos uhartean beste 40ren bila dabiltza; hamaika gorpu erreskatatu zituzten.

Berria, , 30-10-2015

Orotara, 54 iheslari zetozen Marokotik Europara. Bidean itsasontzia irauli eta 39 etorkin galdu egin dira itsasoan, tartean besoetako bi haur. Espainiako larrialdi zerbitzuek 15 iheslari erreskatatu zituzten, eta Malagako porturaino eraman zituzten.
Asteazkenean, beste 300 iheslari Europara zekartzan beste itsasontzi bat irauli zen Mediterraneoan, Grezian, Lesbos uhartean. Haietatik 11 gorpu eta beste 242 onik erreskatatu zituzten. Orain, itsasoan galdutako 40 lagunen bila ari dira.

Larrialdi zerbitzuen arabera, ia mila lagun erreskatatu dituzte aste honetan Mediterraneoko uretan. ACNURen datuen arabera, urtea hasi denetik, 700.000 mila iheslari baino gehiago iritsi dira Europara Mediterraneoan barrena; 3.250 bidean hil dira, itota. Horietako asko, adingabeak; irailaren hasieraz geroztik, 70 haur hil dira Turkiatik Greziara bidean izaniko hondoratzeetan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)