Etorri-berrientzako Harrera Plana aurkeztu du Udalak
Norbanakoen eta elkarteen inplikazioa bilatu nahi da horrela
Diario Vasco, , 30-10-2015Proiektua aurkezteaz gain, etorri-berriei eskainiko zaien harrera saioan ikusiko den dvd-a erakutsi zen. «Etorri-berriei herriko berri emateko sortu da ikus-entzunezko material hau lau hizkuntzatan: euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez», azpimarratu zuen Aizpuruk.
Ikus-entzunezkoan Oiartzun herriaren inguruko aurkezpen orokorra egiten da, bertan dauden zerbitzuak aurkeztuz. Besteak beste, Oiartzungo Udala, Manuel lkeuona biblioteka, Muruetagoiena osasun etxea, Abaraxka ludoteka, Urmendi haur-eskola, ikastetxeak, HELTAk antolatutako tailerrak… erakusten dira, hainbat herritarren bitartez.
Azaroaren 17an lehen ongietorria
Aurkezpenean, lehen ongietorri saioa azaroaren 17an egingo dela adierazi zen. “Lehendabiziko saioa udal areto nagusian egingo dugu azaroaren hirugarren astean, arratsaldeko 19:00etan”, adierazi zuen Aizpuruk. “Saio hori prestatzen talde anitz bat ari da lanean”, zehaztu zuen. Eta eskertu zuen udalaren izenean egiten ari diren lana. "Hurrengo saioak, berriz, elkarteetan egin nahi ditugu, ongietorriaren gaia ez delako udalarena bakarrik, herriarena baizik».
(Puede haber caducado)