mendebaldeko sahara
Hassanna Aaliaren kanporatzea eten du Auzitegi Nazionalak
Berria, , 29-10-2015Ekintzaile sahararrak berak eman du albistearen berri, sare sozialetan. Auzitegi Nazionalak berretsi egin du Aaliaren aurka abiatutako kanporatze txostena artxibatzeko betebeharra. Erabaki horrekin, auzitegiak “agerian” utzi du Espainiako Poliziaren “praxi okerra”, Aaliak salatu duenez.
Halaber, CEAR Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak ohartarazi du larria dela kanporatze txostenak zabaltzea sorterrira itzuliz gero arriskuan leudekeen pertsonen aurka, eta halakorik berriro ez gertatzeko eskatu du. Gogorarazi du Alia asilo eskaerari buruz Auzitegi Nazionalak erabakiko duenaren zain dagoela, eta, bide horretan, kanporatze txostena artxibatzea “oztopo bat gutxiago” dela nabarmendu du CEARek.
Espainiako Poliziak urriaren 6an atzeman zuen Aalia Burgosen, tren batean. 48 orduko epean Espainiako Estatutik irteteko agindu zioten. Hilaren 17an, berriz, hari asiloa emateko manifestazioa egin zuten Bilbon.
(Puede haber caducado)