Austriak hesi bat eraiki nahi du Esloveniako mugan
Berria, , 29-10-2015Beste hesi bat Europaren bihotzean. Austriako Gobernuak iragarri du Esloveniarekiko mugan hesi bat eraikiko duela, «errefuxiatuen jarioa kontrolatzeko». Johanna Mikl-Leitner Barne ministroak azaldu du asmoa ez dela muga ixtea. «Herrialderako sarrera era ordenatuan kudeatzeko helburua du». Ez du argitu hesi hori eraikitzeko lanak noiz hasiko diren.
Errefuxiatuen krisiak EB Europako Batasuneko herrialdeen arteko harremanak gaiztotu ditu. Alemaniako Barne ministro Thomas de Maizierek Austriari agindu dio «ordena ezartzeko» mugetan. «Austriaren jarduna ez da egokia izan». Berlinen arabera, «batere» iragarpenik gabe Alemaniaren eta Austriaren arteko mugetara lekualdatu dituzte asilo eskatzaile asko.
Bestalde, De Maizierek kritikatu du afganiarrak errefuxiatu talde handienen artean bigarrena izatea. Urteetako Mendebaldearen esku hartze militarrak ez du herrialdea egonkortzea lortu, baina De Maizierek «onartezina» deritzo afganiarrak ihes egitea. Barne ministroaren ustetan, afganiarrak «herrialdean laguntzen geratu beharko lirateke».
(Puede haber caducado)