Ceutan hildako etorkinen auzia artxibatu egin dute
Berria, , 16-10-2015CEUTA. Ceutan, El Tajaralen, iazko otsailaren 6an itota hil ziren hamabost immigranteen auzia artxibatu egin du Ceutako Auzitegiak. Guardia Zibileko 16 agente zeuden inputatu; tartean, kapitain bat, teniente bat eta sarjentu bat. Etorkinen kontra istiluen aurkako materiala erabili izana justifikatu du epaileak, egoerak «zilegi» egiten zuelako.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)