Berrehun iheslari etorriko direla esan du Jaurlaritzak

Berria, , 15-10-2015

Gerra egoeretatik ihesi datozen errefuxiatuei harrera egiteko Europako Batasunean antolatuko den egitasmo zabalari atxikita, urtea bukatu aurretik Araba, Bizkai eta Gipuzkoara berrehun pertsona etortzea espero da. Hala esan zuen, atzo, Jaurlaritzako Familia Politikako zuzendari Jose Luis Madrazok. Errefuxiatu asko bestela ere heldu direla esan zuen: «Tantaka». Espainiak emandako datuen arabera, 7.000 dira.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)