Gurutze Gorriak 21.000 euro baino gehiago bildu ditu errefuxiatuentzat

Diru gehiena boluntarioek batu zuten Banderatxoaren Egunean zehar

El Correo, elcorreo.com, 09-10-2015

Gurutze Gorriak 21.208,03 euro bildu zituen errefuxiatuentzat joan den urriaren 2an ospatutako Banderatxoaren Egunean. «Aurten, bilbotar guztiek, krisialdi sozio – ekonomikoa hor dagoen arren, elkartasuna erakutsi dute gehien behar duten pertsonen aurrean», eskertu du GKEak. Erakundeak adierazi duenez, diru kopuru horrek «bakean bizitzeko aukera emango die, ingurune segurua bilatuz, euren jatorrizko herrialdeak jasaten ari diren gatazketatik ihes egiten dutenei, eta asilo eskatzaileen beharrei erantzutera bideratuko da».

Elkartasuneko ekintza hau burutzeko, 300 boluntarioen laguntza ezinbestekoa izan da. Gainera, Gurutze Gorriak «bilbotarren partaidetza eta elkartasuna eskertu du, baita egun horretan laguntza eman zuten bizkaitar eta bisitariei».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)