Erresuma Batuak asilo politika berrikusi nahi du
Berria, , 07-10-2015Theresa May Erresuma Batuko Barne ministroak asilo politika berrikusteko asmoa agertu du, orain indarrean dagoenak «azkarrenei» mesede egiten dielakoan. Erresuma Batuak babesa ematen die uhartera ailegatzea lortzen dutenei, eta, Mayren arabera, soilik «diru gehien dutenak, zorte gehien dutenak eta azkarrenak» ailegatzen dira. Horregatik, Mayk murriztu egin nahi du Erresuma Batuan bertan babesa emateko aukera, horrek ahalbidetuko dielakoan «munduko lurralde arriskutsuenetan dagoen jende zaurgarrienarekin eskuzabalago jokatzea». Mayren ustez, «immigrazioa handia» denean eta «agudo» gertatzen denean, «ezinezkoa da batasun soziala eraikitzea».
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)