Diru Sarrerak Bermatzeko Errentak
Legebiltzarrak atzera bota du oinarrizko errentari buruzko proposamenaren eztabaida
Berria, , 01-10-2015EAJ, EH Bildu, PSE eta UPDk ateak itxiko dizkiote Javier Marotok sustaturiko ekinbide legegileari. 37.000 sinadura bildu zituen zinegotzi popularraren ekinbideak. DSBE diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko baldintzak gogortzea eskatzen zuen ekinbide legegilea ez du tramiterako onartu Eusko Legebiltzarrak. Hari buruz eztabaidatu ere egin gabe bota dute atzera proposamena PPk ez beste alderdi guztiek.
Laura Garrido PPko legebiltzarkideak “ahotsa isilaraztea” egotzi die legebiltzarreko gainerako taldeei.
Gasteizko alkate ohi Javier Marotok sustatu zuen proposamena, Ayudas+Justas plataformaren gidaritzapean. Zazpi puntuko proposamena aurkeztu zuen etorkinei oinarrizko errentaren baldintzak gogortzeko. Ondotik, sinadura bilketa bat abiatu zen proposamena ekinbide legegile bihurtzeko, eta 37.000 sinadura bildu zituzten.
Ekinbide horrekin “etorkinak kriminalizatzea” leporatu zioten Marotori Eusko Legebiltzarrean PPk ez beste alderdi guztiek.
(Puede haber caducado)