Iheslariak hartzeko akordiorik ez, oraingoz, Europan

Berria, , 15-09-2015

Italia eta Greziara iritsitako 40.000 iheslari Europako Batasuneko herrialdeen artean banatzeko akordioa berretsi dute Bruselan estatu kideetako Barne eta Justizia ministroek, baina, estatuen eskaintzak oraingoz 32.256 pertsonara iristen direla nabarmendu, eta ez dute baieztatu derrigorrezko kuotarik ezarriko duten edo ez, ezta egutegi bat ezarriko duten ere.

Halaber, beste 120.000 asiliatu banatzeko konpromisoa ere eskatu zien Bruselak estatu kideei. Baina atzo ez ziren gai izan akordioa lortzeko. 160.000 iheslari hartzeko «akordio orokorra» urriaren 8an lortzea espero dutela esan zuten, Europar Kontseiluak egitekoa duen bileran.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)