errefuxiatuen krisia

Errefuxiatuak urrian hasiko dira Euskal Herrira etortzen, eta gero hiru hilean behin iritsiko dira

Berria, , 11-09-2015

Josu Erkorekak aurreratu du ez dakitela noiz arte geratuko diren, baina dauden bitartean errefuxiatu izaera izango dutela. Astelehenean zehaztuko da zenbat errefuxiatu etorriko diren Euskal Herrira datozen hilabeteetan. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Euskadi Irratian esan duenez, Bruselan Europako Batasuneko migrazio arduradunak bilduko dira. Jaurlaritzak 1.000 errefuxiatu inguru espero ditu hiru lurraldeetan, eta aurreratu du urrian hasiko direla etortzen, eta gero txandaka egingo dutela, hiru hilabetean behin. Batik bat, Siria, Afganistan, Irak eta Eritreako iheslariak espero dituzte.
Atzo bilera egin zuten hainbat erakundetako ordezkariek, eta plangintza prestatzen hasi zirela azaldu du, “aurrea hartzeko”.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)