Errefuxiatuen krisia

Apurka mugako kontrolak lehengoratzen hasiko dela iragarri du Austriak

Berria, , 06-09-2015

Ostiralean mugak zabaldu zituztenetik, 14.000 iheslari inguru heldu dira Austriara, horietako asko dagoeneko Alemanian dira. Larrialdiko egoerari emandako behin – behineko erantzuna. Horrela azaldu dute Austriak eta Alemaniak errefuxiatuei bi egunez ateak zabaltzeko hartutako erabakia. Baina Vienak dagoeneko iragarri du egoera lehengora itzuliko dela apurka, alegia, mugetako kontrolak berriz ezarriko dituztela egun gutxiren buruan. “Larrialdiko egoera bati aurre egiteko neurrietatik normaltasunera itzuli behar dugu”, nabarmendu du Austriako kantziler Werner Faymannek.
Joan den ostiralean zabaldu zituzten mugak Austriak eta Alemaniak, Siriatik ihes egindako milaka pertsonei laguntzeko asmoz. Geroztik 14.000 errefuxiatu eta asilo eskatzaile inguru jaso dituzte.
Bitartean beste milaka Greziako Lesbos uhartean daude kontinentera eramango dituen ontziaren zain, handik Europa mendebaldeko estaturen batera joateko.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)