Errefuxiatuentzat udal edo finantza erakundeen laguntza eskatuko ditu Baleikek
Diario Vasco, , 04-09-2015Sí Se Puede Baleike Arrasateko Udal Taldeak Arrasate «errefuxiatuen babeserako herri bezala adieraztea eta beharra duten pertsona hauen harrera ahalbideratzeko» eskatuko dio Udalbatzari. Hurrengo Udalbatzarrerako aukeztu duen mozioan, pil – pilean dagoen errefuxiatuen auzia eztabaidatzeko eskatu dio Tokiko Gobernuarri.
Errefuxiatuek bizi duten egoera gordinari aurre egiteko neurri zehatzak proposatzen ditu Baleikek: «lan talde baten osaketa arlo hontan lan egiten duten(errefuxiatuak) pertsona eta erakundeekin koordinatuz(CEAR, Gurutze Gorria…); egoera honetan dauden pertsonentzako harrera etxebizitzak gaitzea, lehentasunez hortarako egokituriko udal eraikuntzak edo bestela Kutxabank eta hantzeko finantza erakundeen jabetzakoak erabiliz; Estatuko Gobernuari europatik arlo hontan jasotzen dituen errekurtsoak hiri eta herrietara zuzentzea, eta Gipuzkoako Foru Aldundi eta eskumenak dituzten beste erakundeekin lan egin xedapen ekonomiko bat ezartzeko, konfliktuan dabiltzan herrialdeetan lan egiten dutenerakundeak hornitzeko».
Europar Batasun eta bertako kide diren estatuei hurrengo neurriak onar ditzaten exijitzea proposatzen du Baleikek: migrazio eta harrera politika berri bat garatzea pertsonak eta giza eskubideak lehentasun bezala ezarriz; salbamentu eta erreskate plan eraginkor bat martxanjartzea beharrezko baliabide eta hornidurekin, Mediterraneo Itsasoan gertatzen hari diren heriotzak behin betikoz eragozteko, eta legediak berraztertu neurri eta baliabide eraginkorrak ahalbideratuz errefuxiatuen harrera eskubideak zihurtatzeko».
(Puede haber caducado)