Errefuxiatuak hartzeko prest daudela iragarri dute Euskal Herriko udal batzuek
Berria, , 03-09-2015IRUÑEA. Gerratik ihesi Europara iristen ari diren errefuxiatuak hartzeko asmoa agertzen hasi dira Euskal Herriko udal batzuk. Joseba Asiron Iruñeko alkateak, adibidez, jakinarazi du Bartzelonako alkateak egindako proposamenarekin bat egingo dutela —hark proposatu du errefuxiatuak hartzea—. Bilera bat egitekoa dute. Eibarko Udalak ere jakinarazi du prest dagoela. Errefuxiatuei laguntzeko CEAR elkartea hasia da harremanetan erakundeekin, harrera nola egin antolatzeko.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)